| Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai
|
| Hauts hartatikan uste gabean noizpait ginaden gu ernai
|
| Eta horrela bizitzen gera, sortuz ta sortuz gure aukera
|
| Atsedenik hartu gabe: lana eginaz goaz aurrera
|
| Kate horretan denok batera gogorki loturik gaude
|
| Gizonak badu inguru latz bat menperatzeko premia
|
| Burruka hortan bizi da eta hori du bere egia
|
| Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu
|
| Jakintza eta argia; |
| bide ilunak nekez aurkitu
|
| Lege berriak noizpait erditu, hortan jokatuz bizia
|
| Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea
|
| Naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea
|
| Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz
|
| Bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz
|
| Ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea
|
| Ez daukanak ongi ohi daki eukitzea zein den ona
|
| Bere premiak bete nahian beti bizi da gizona
|
| Gu ere zerbait bagera eta gauden tokitik hemendik bertan
|
| Saia gaitezen ikusten: amets eroak baztertuz bertan
|
| Sasi zikinak behingoz erreta bide on bat aukeratzen
|
| Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea
|
| Naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea
|
| Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak
|
| Burruka hortan iraungo duten zuhaitz ardaxka gazteak
|
| Beren aukeren jabe eraikiz, ta erortzean berriro jaikiz
|
| Ibiltzen joanen direnak: gertakizunen indar ta argiz
|
| Gure ametsak arrazoi garbiz egiztatuko dutenak
|
| Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak
|
| Burruka hortan iraungo duten zuhaitz ardaxka gazteak
|
| Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak
|
| Burruka hortan iraungo duten zuhaitz ardaxka gazteak
|
| Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak
|
| Burruka hortan iraungo duten zuhaitz ardaxka gazteak |