Informazioni sulla canzone In questa pagina puoi trovare il testo della canzone 12. Korrika (2001). Big Beñat, artista - Fermín Muguruza.
Data di rilascio: 29.01.2019
Linguaggio delle canzoni: basco
12. Korrika (2001). Big Beñat |
Korrika badator |
Yeah! yeah! yeah! yeah! yeah! |
Badator |
Korrika, herri bat mugimenduan |
Badator ta Big Beñatentzat |
Beste ezinezko misio bat |
Mundu bat bildu da kontsigna |
Ezin huts egin gure antiheroiak |
Big beat-a erritmo erraldoiaz |
Nor ez du martxan jarriko horrelako deiak? |
Gas-Gasteiztik |
Bai-Baionarat |
Mende berri bat |
Hasteko dugu Korrika |
Buruan mundua |
Makina jendea |
Pentsatu globalki ta |
Ekin lokalki ez al da? |
Eskualdunak gara |
Eta mundukideak |
Uniformetasunetik at |
Gizakiak |
Ez kasko transgenikoak |
Ez zenbakiak |
Bizirik, mugaegunik ez baitu euskarak |
Modernizatzea bada izan gisakoa |
Barra kodea tatuatu nire ipurdian |
BEGIRA EZAZU… BIG BEAT BEÑAT |
BEGIRA EZAZU… BIG MAC BEHERA |
KORRIKA BADATOR… BIG BEÑA BURU |
UH, UH, UH, UH, UH, UH… MUNDU BAT BILDU! |
Macdonalizazioa, kultur globalizatua |
Kontsumitu plastikoa, janari azkarra bezala |
Uztartzea da bat, Bestea ezarpena |
Elkartrukatu edo derrigortu ereduak |
Big Beñat, babarrunak eta aza popularra |
Suge tako mexikarra eta pa amb tomàquet |
Gazta eta intxaurrak, Lurra ez baita zolua |
Bazter dezagun behingoz kaka zahar-zaharra |
Ttipi ttapa, ttipi ttapa… KORRIKA |
Ttipi ttapa, ttipi ttapa… KORRIKA |