| Esnatu berria naiz eta ez dut ireki nahi |
| Libratuko omen nauen ate sorta |
| Leihoekin aski zait, ez dago inor gure zai |
| Jendez gainezka dagoen kale horretan |
| Argia profitatuz amets bat idatzi dut |
| Herri nekatu honen azalean |
| Ea irauten duen |
| Badakizue hemen memoria ezabatzen digutela |
| Tristea da dena ospatu behar hau |
| Oraindikan dena lortzeke badago |
| Orekak ez du balio lurrean zaudenean |
| Orekak ez du balio aspaldi jausi zarenean |
| Gure gezur propioak sinetsi ditugula |
| Besteen gezurrekin aspertuta |
| Lider bat behar dugula dio liderra izan nahi duenak |